HISTORIA

1887an, Kontxako hondartzak 'Errege'titulua merezi zuela eta Europako goi mailako gizarteak bisitatzen zuenez, hondarretan, erdialdean, egun 'erlojuak' izenez ezagutzen den zonan, kolore gorri biziko zurezko barrakoi ikaragarri bat eraiki zen, ofizialki 'Ozeanoko Perla' izenez eta 'El Perlón' izen herrikoiaz ezagutzen zena.

XIX. mende hasieran, gustu estetiko berriei eta aurrerapenei erantzunez, udalerriaren kontura, toldoak eta eguzkitakoak jarri ziren eta aldi berean, Kontxako pasealekuan, Caseta Real de Baños-en ondoan, 'Ozeanoko Perla' bainuetxe berria eraikitzeko kudeaketak jarri ziren martxan. Hidroterapia modernoan Europako aurreratuena izango zen toki bat eraiki nahi zen.

'Ozeanoko Perlaren' itxura negargarria zenez, Udalak 1910ean pasealekua zabaltzeko eta Hiriarekin bat zetorren beste eraikin bat eraikitzeko administrazio-emakida lortu zuen. 1913an, Udalak eta Sozietateak beren emakidak trukatu zituzten.

Ramon de Cortazar jaunak La Perla eta Caseta Real de Baños-en eraikin berria diseinatu zuen 1910ean.

Bainuetxe berriak 1912ko uztailaren 2an, asteartez, ireki zituen bere ateak.

Hainbat krisi jasan ondoren eta jokoaren debekuarekin bat etorriz, 1924an, jarduerak gain behera egin zuen eraikina kasik aurri-egoeran geratuz, erortzeko arriskuan eta batere jarduerarik gabe.

Hirurogeiko hamarkada inguruan hasi ziren Donostian lehenengo dantzalekuak irekitzen. 1961ean, Aurelio eta Andres Sabadell Martinez jaunek, Udalari alokatuta, bainuetxe zaharraren ustiapena beren esku hartu zuten dantzaleku bihurtzeko.

1990ean, Udalak zaharberritze garrantzitsua planteatu zuen La Perla multzoarentzako. 1991ko otsailean, La Perla eraikinak bere ateak itxi zituen eta 1993an, eraitsi egin zen eta eraikina berreraiki zuten Joaquin Zubiria jaunaren proiektuarekin bat, talasoterapia eta dantzaleku gisa zuen jatorrizko erabilera kontserbatuz.


< Itzuli

 

Candidatura 2016Sociedad Balneario Donostia